Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024ko egutegiak banatu ditu Bergaran

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abe. 22a, 12:53

Gabon kanpainaren barruan, Gipuzkoa osoan barrena dabiltza 2024ko egutegiak banatzen, opari itxurako edukiontzi erraldoi batean. Atzo Bergaran egon ziren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiekin osatutako egutegia banatzen dabiltza azken egunotan, Gipzukoa osoan zehar. Orain arte Donostian bakarrin banatu izan dute, baina Foru Aldunditik, aurten zabaltzea erabaki dute. Atzo, Bergaran egon ziren banatzen. "Herritarrek eskatzen zuten zabaltzea eta halaxe egin dugu. Debagoienara ere iritsi da 'zure iribarrea da oparirik onena' leloarekin, izan ere, urteko garai honetan, ez dagoelako elkarren artean urte berria ona izan dadin desiratzea" adierazi zuen Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak.

Herritar ugari hurbildu ziren opari itxurako edukiontzi erraldoira, 'Gipuzkoa kirolzale' leloa duen egutegia hartzera. Gainera, photokolak ere arrakasta izan zuen etxeko txikienen artean. Izan ere, bertan, irribarre egiteko gonbidapena egiten da, 'Zure irribarrea da oparirik onena' lelopean abiatu duten kanpainaren barruan.

Gaur Azpeitian egongo dira egutegiak banatzen, eta ibilbidea bihar amaituko dute Zarautzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak