Embalan enpresa 2007. urtean sortu bazen ere, enbalajearen alorrean 50 urte baino gehiago daramatzan enpresa familiar bat da. Bertako torlojugintzako enpresen beharrak asetzeko sortu zuten enpresa sorreran, baina urteak aurrera joan ahala, beste sektore batzuetara zabaldu da. Gaur egun, makineria berezietarako enbalajeak egitean espezializatuta daude.
Bi planta dituzte, Bergaran eta Bilbon. Bergarakoan, pabiloi berria estreinatu dute. Hemen egurra landu eta muntaiako pabiloirako prest uzten dute materiala. Muntaketa lanetarako bi edo hiru egun behar izaten dituzte, eta eskuz egiten duten gehiena. Makineria berezi horrentzat, 25 eta 80 tonako bi garabi dituzte; inguruan ahalmen hori duen enpresa gutxienetakoa da Embalan.
Bertak enpresei ematen die zerbitzua Embalanek, bezeroaren beharretara egokitutako enbalajeak eginda. Ondoren, bezeroa izaten da kanpor esportatzen duena.