Osintxuko Txuringo erosiko dute, auzoa biziberritzen saiatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko abe. 19a, 16:03

Bozkatu ziren puntu guztiak onartu ziren aho batez atzoko bilkuran, Osintxu auzoko Txuringo jatetxearen erosketa izan ezik. EH Bilduren Udal Gobernuak estrategikotzat dauka Txuringo erostea Osintxu biziberritzeko bidean; 143.000 euroko inbertsioa suposatuko dio Udalari.

Dio EH Bilduk auzotarrekin azken urteetan egin dituzten lanketetan behin eta berriz irten dela auzotarrak elkartzeko gune baten beharra, eta behar horri erantzutera dator erabakia. EAJ abstenitu egin zen, erosketarekin ados egon arren, lokalari ze erabilera emango zaion ez dagoelako zehaztuta. Jeltzaleek proiektu sendoago bat eskatzen dute.

Erosketa Itsasmendi basoan, bertako basoa berreskuratzeko

Bestalde, aho batez onartu ziren bestelako gaien artean dago Gorla inguruan dagoen Itsasmendiko basoan sei hektarea eta erdiko eremua erostea, betiere bertako basoa berreskuratzeko epe luzerako helburuaren barruan. Hitzarmena Foru Aldundiak adostu du Bergarako Udalak eta 82.600 euroko inbertsioa suposatuko duen proiektua izango da.

Markel Azkargorta zinegotziak udalbatzaren aurrean adierazi zuenez, basogintza eredu eraldatzaile baten barruan kokatzen da erabakia. Lehen fase baten espezie inbaditzaileak moztuko dira, gero itxitura jarriko da landaketaren perimetro osoan, eta, ondoren, landaketa egingo da, zuhaitzak geldialdi begetatiboan daudenean. Hektareako 600 zuhaitz landatzea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak