Lazpiur enpresan bi aktibitate nagusi dituzte: makina bereziak egitea, eta, automoziora bideratutako prezisioko mekanizatuak egitea; horrez gain, azken urteetan, aeronautikara bideratutako lanak ere hasi dira egiten.
Produkzioaren %90 esportatu egiten dute europako zein mundu zabaleko herrialde ezberdinetara. Dena dela, bailarako enpresak ere hornitzen dituzte bertan egiten dituzten makinekin. Makina estandarren kasuan, bost edo sei hilabeteko epeetan egiten dituzte, eta, makina berezien kasuan, bederatzi hilabete inguru behar izaten dituzte.
Enpresa barruan toki ezberdinak dituzte makinak egiteko, bakoitzaren berezitasunaren arabera.