Debagoienean egina tarteko atal berrian, Bergaran kokatuta dagoen Lacor enpresa ezagutuko dugu. 1942. urtean sortuta, ostalaritzara eta etxetresnetara bideratutako enpresa da, eta produktuak ekoizteaz gain, erosi ere egiten dituzte ondoren saltzeko; euren katalogoan 4.000 erreferentziatik gora aurkitu daitezke.
Horrez gain, fakturazioaren erdia esportazioei dagokie, eta, lau kontinentetako 100 lurraldetaraino iristen dira bertako produktuak. Egunero ekoiztutako produktuekin betetako bi trailer ateratzen dituzte Dulantzin duten biltegi nagusira. Ekoizpen handi horren eragina, duela hamar urte automatizazioaren alde egin zuten apustuan dago, egun, 23 robot dituzte fabrikan.