Iñigo Urrutia: "Gure gizartean pribilegiatua den hizkuntza babesten eta sendotzen ari dira epaileak"

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 17a, 19:30

Gaur bertan ezagutu dugu euskararen aurkako sententzia berri bat; Udal Legea garatzen zuen dekretuaren kontra egin du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Epai honek eta azkenaldian emandako beste hainbatek alarma guztiak piztu dituzte eta euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzeko manifestazioa deitu du euskalgintzak azaroaren 4rako Bilbon.

Zer ari da gertatzen eta zergatik? Zenbateraino da larria egoera ? Posible da aurre egitea? Nola? EHUko irakasle eta legelaria da Iñigo Urrutia eta Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatuta halako hainbat galderari erantzuna emateko hitzaldia egin du gaur. Hemen Debagoiena saioan ere izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak