Kalera atera ditu margolanak Beart-ek, herritarrek ikusteko

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 8a, 16:11

Beart Eguna ospatzen ari dira gaur Bergaran. Eguerdian, esaterako, pintura erakusketa jarri dute kalean, lanak herritarrei erakusteko. Eskaintzen dituen pintura eskoletako taldeak beteta dituzte eta herritarrek erakutsi dute interesa koadroak ikusteko. Lehendik datorren pinturarekiko zaletasunak badu etorkizuna Bergaran.

Bergarako margolariek osatzen duten Beart taldeak kalera atera ditu kideek egindako margolanak eguerdian, herritarrei erakusteko. Hain zuzen ere pintura zaletasuna sustatzeko eta indartzeko sortu zuten Beart elkarteak eta gero eta bazkide gehiago ditu; ehun inguru dira egun. Margotzen ikasteko tailerrak ere eskaintzen dituzte, eta bete egiten dira taldeak.

Pinturaren teknika ezberdinak ere erakusten dizkiete. Saiatzen dira ekimen desberdinak egiten pintura herritarrengana heltzeko eta horietako bat da urtero kalean jarri ohi duten erakusketa. Elkartearen eguna ospatzeko egindako ekintza izan da, kideak elkarrekin bazkaltzera joan aurretik.

Nagusiak zein gaztetxoak joaten dira pintura eskolak jasotzera Bergaran; gazteak, adibidez, 70 bat, astero. Eta herritarrak, oro har, badutela pinturarekiko interesa nabaritzen dute Beart elkarteko kideek; erakusketa honetan ere askok ikusi dituzte margolanak gertutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak