Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kide berria du zapatutik; Valen Moñux bergararra. Zapatu eguerdian egin zuten sarrera-ekitaldia Seminarixoa aretoan. Jendetsua, koloretsua eta hunkigarria izan zen. Valen Moñux tarteko izanda artistikoa ere bai, noski. Musikak eta antzerkiak leku garrantzitsua izan zuten, eta gertuko lagunek eta senitartekoek sorpresa ugari prestatu zizkioten bergararrari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.