Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako DBH3 eta 4ko ikasleek matematika saio berezia izan dute. Ikastetxeko ikasle izandako Erroxe Etxabarri izan dute bisitan. Matematikaria da. Gradua eta masterra amaitu ondoren doktoretza amaitzen ari da Ingalaterrako Nottingham unibertsitatean, eta bere ibilbidearen berri eman die ikasleei. Matematika ikastera motibatu nahi ditu gazteak, batez ere neskak; izan ere, genero arrakala handia da eta handitzen doa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.