Bergarako ur txorroten bigarren parkea zabalik dago

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uzt. 28a, 11:30

Joan den asteko egubakoitzetik zabalik dago Bergarako Labegaraietan haurrentzako ur txorroten bigarren parkea. Sarrera librekoa da, eta lanek bi hilabete iraun dituzte. 

Bergarako Labegaraieta kiroldegiaren alboan bigarren ur txorroten parkea ireki zuen joan den astean Bergarako Udalak. Bi hilabete iraun dituzte lanek, eta dagoeneko umeak hasiak dira ur jolasen parkea probatzen.

271 metro karratuko azalera du aisialdirako gune berri honek, eta ur txorrotekin bustitako eremuak 160 metro karratu hartuko ditu orotara. Umeak gustura ari diren arren, batzuek zorua irristakor dagoela nabarmendu dute. Adin tarte bakoitzerako, ur parkea jolas irisgarriekin eta espezifikoekin diseinatu da. Txikienentzat, ur-ehundura leunak eta erraz erabiltzeko tresnak daude. Bigarren eremua familiei zuzendutakoa da, eta nagusiagoei zuzendutako aparatuek emari eta presio handiagoa dute.

Aurrera begira, Bergarako Udalak adierazi du ur txorroten pareka handitzeko aukera ere badagoela. Eremu horretan egon zen industria jarduerek eraginda, beste jarduera batzuetara bideratzeko lurrak tratatu egin behar direla azaldu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak