Azken txanpan sartu da Berumuga musika zikloa eta atzo Galiziako Family Folks taldea izan zen Espoloiko oholtza gainean. Bosco Hillek, Ruben Xuarezek, Xabier Vieitezek, Jorge Lorrek eta Rufus El Guarro-k osatutako boskoteak, pop, psikodelia, country-rock eta blues doinuak lantzen ditu eta hain zuzen, hauek izan ziren entzungai atzokoan.
Kontzertu bat besterik ez da gelditzen Berumuga musika zikloa amaitzeko, Sweet Marta & Johnny Bigstone bikotearena, datorren ostiralean, hilaren 28an, eta hau ere, gaueko hamarretan izango da Espoloian.