Kirol Argazkien Lehiaketa: iaz baino lan gehiago aurten, kalitatea mantenduz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko eka. 20a, 15:32

Ostiralean banatu zituzten, Aroztegi aretoan, Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketako 32. edizioko sariak. Zuri beltzeko lehen saria Oskar Gaskonen Criquet lanak irabazi zuen eta koloretan, berriz, Juan Antonio Unzurrunzagaren Harrijasotzaile argazkiarentzat izan zen sari nagusia. Aurten 144 argazki jaso dituzte, 82 koloretan eta 62 zuri beltzean.

Hona hemen 32. edizioko irabazleak:

Zuri beltzean:

Lehen saria: Oskar Gaskonen Criquet. Irun.

Bigarren saria: Agustin Gurrutxagaren Borobilarekin. Bergara.

Hirugarren saria: Miguel Caveroren Triathlon. Ordizia.

Emakumeen saria: Soraya Lopezen Rollerak Zumaian. Zumaia.

Herriko saria: Alex Molanoren Lokatzan. Bergara.

Koloretan:

Lehen saria: Juan Antonio Unzurrunzagaren Harrijasotzaile. Bergara.

Bigarren saria: Jose Miguel Romeroren Esto es duro. Ordizia.

Hirugarren saria: Oskar Gaskonen Remando el Bidasoa. Irun.

Emakumeen saria: Soraya Lopezen Zaldi lasterketa. Zumaia

Herriko saria: Agustin Gurrutxagaren Borrokan. Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak