2020ko abenduaren 30ean hil zen Jose Agustin Aranzabal Gaztelu, Bergarak inoiz eman duen futbol jokalari esanguratsuenetako bat, eta zapatuan egin zioten omenaldia. Senitartekoei omenaldi txiki bat egin zieten, eta, ostean, Bergarako eta Realeko beteranoen arteko partidua jokatu zen. Besteak beste, Jesus Mari Zamora, Perico Alonso, Roberto Lopez Ufarte, Bixio Gorriz, Salva Iriarte, Diego Alvares eta Santi Idigoras izan ziren ekitaldian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.