Martxanterak: "Oso haserre eta nazkatuta gaude, ezinbestekoa da balio feministak gizarte osora zabaltzea"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mai. 31a, 12:05

Gasteizko azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin ziren atzo Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Eskoriatzan. Bergarako Martxanterek salatu zuten Maialen Mazonen erailketak "larritasun erantsia" duela: "Onartezina da. Oso haserre eta nazkatuta gaude; ezinbestekoa da balio feministak gizarteko maila guztietara zabaltzea".

Maialen Mazonen erailketa salatzeko kalera irten ziren atzo zenbait herritar, mugimendu feministak deituta. Bergarako Martxanterak taldeko Maite Aristegik azken kasu honen larritasun erantsian jarri zuen arreta, Mazon haurdun zegoelako eta hiru urteko umearen aurrean erail zuelako bikotekide ohiak.

Biktimaren babesgabetasun egoera eta Jaurlaritzaren erantzuna ere irmoki salatu zuten Martxanterek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak adierazi zuen Ertzaintzak urtarriletik zekiela gizonak urruntze agindua urratzen zuela, eta gehitu zuen ez dela erraza bere burua arriskuan ikusten ez duen biktima bat babestea. Adierazpen horiek mugimendu feministaren haserrea piztu du.

Euskal Herrian aurten izandako bigarren hilketa matxista izan da Gasteizkoa, gizonezko batek Maria Lourdes del Hoyo hil zuen-eta maiatzaren 16an, Orion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak