ALBISTEAK

Dena gertu Pentekosteetarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 25a, 14:47

Bihar hasiko dira Pentekoste jaiak. Bergararrek Bitorianatxoren jaitsierarekin emango diete hasiera bost eguneko festei. Dagoeneko sumatzen da festa giroa herrian. Aurreko egun hauek muntaketa lanak eta azken detaileak fintzeko egunak izan dira.

Goiena telebistak, urtero legez, bertatik bertara jasoko ditu jaietako kontuak. Egubakoitzean, Hemen Debagoiena Jaietan saio berezia eskainiko du zuzenean San Martin plazatik, 19:30ean hasita. Eta astelehenean, hilaren 29an, Kuadrillen Arteko XIII. Olinpiadak emango ditu 12:00etatik aurrera, zezen plazatik.

Maiatzaren 30ean, martitzenean, Hemen Debagoiena saioan Pentekosteak izango dira protagonista (18:00, 20:00 eta 22:00). Eta eguaztenean, hilaren 31n, Jaiak saio berezia eskainiko da Aitor Agirianok eta Andrea Gonzalezek aurkeztuta (21:00 eta 23:00).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak