Gipuzkoako herri gehienetan egiten dabiltzan moduan, alderdi sozialistako ordezkariak Bergaran egon dira, herritarrekin partekatzen. Deba-Urola barrutiko Batzar Nagusietarako hautagai Alberto Albistegi, Donostialdeko zerrendako buru Susana Garcia Chueca, Berrobiko zerrendako kide Maria Jesus Eguigo eta Lasarte-Oriako alkate ohi Jesus Zaballos egon ziren, besteak beste.
Kalerik kale ibili ziren arrosak banatzen, eta herritarrekin ideiak eta proposamenak partekatzen.
Alderdi sozialista erakundeetan egotearen garrantzia azpimarratu du Albistegik. Eta, eredu moduan ipini du Eibarko Udala. Gaineratu du EAJren eta EH Bilduren alternatiba direla.