Olatz Gabilondo, Elite mailako Euskadiko Txapeldun

Xabier Urtzelai 2023ko mai. 23a, 11:07

Gaur goizean jokatu da Larrinben Euskadiko Txirrindularitza Txapelketa eta Olatz Gabilondo Zatika taldeko txirrindulari bergararra lehena izan da elite mailan. Oso pozik eta gustura agertu da ez baitzuen espero txapela janzterik. Garaipena ospatuta, gaurko lasterketarekin hasi eta uztailean amaituko den Emakumezko Euskaldun Torneoan ahalik eta mailarik onena ematea du helburu.

Gaur Larrinben egin den lasterketan erabaki da Euskadiko Txapelduna. Gabilondori lasterketaz galdetuta adierazi du, gaurko saioa nahiko laua zela ihesaldirako. Taldeak jakin du oztopo hori gainditzen: "Saiatu gara taldeko asko, baina oso zaila izan da. Azkenean estrategia izan da edo egin genezakeen gauza bakarra izan da aldapan gora estutzea jendea atzean geratzen zen ikusteko. Horrela, taldea txikitu eta esprint-era ahalik eta txirrindulari gutxien heltzeko".

Larrinbeko lasterketarekin hasi da Emakumezko Euskaldun Torneoa eta uztailean amaituko da. Txapelketa horretan jarrita du begirada ahalik eta mailarik onena eman nahi baitu; bai taldeka, baita bakarka ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak