ALBISTEAK

EH Bilduko ordezkariek gehiengo zabala eskatu dute Bergaran egindako ekitaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 18a, 17:00

Atzo San Martin plazan egindako ekitaldian elkartu ziren Debagoieneko EH Bilduko alkategai gehienak. Mahai politikoko kide Larraitz Ugarte ere bertan izan zen. Esan zuen kanpaina "lokaztua" izaten ari den arren EH Bilduk badakiela zer egin behar den.

EH Bilduko ordezkariek ordu erdi pasatxoko ekitaldia egin zuten atzo Bergarako San Martin plazan. Bertan elkartu ziren Debagoieneko EH Bilduko alkategai gehienak. Noski, baita ere, Bergarako alkategai Gorka Artola eta zerrendako kideak. EH Bilduko mahai politikoko kide Larraitz Ugartek ere hartu zuen hitza.

Gorka Artola: "Gehiengo zabala behar dugu"

EH Bilduren lan egiteko modua zein izan den ekarri zuen gogora Gorka Artolak bere hitzartzean: "Guk, Bergara hobetzeko, nahiago dugu herritarrekin hitz egin: azoka biziberritzeko bertako saltzaileen ekarpenak jaso, lurrak jabetza publikoan jarri erosi baino lehen, Kukubasoko lagunekin hitz egin, edo festen atarian Xaxaukoekin gure kezkak konpartitu. Haurrei zein parke eredu nahi duten galdetu. Zaintza ekosistema komunitarioan urratsak egiteko gaia bizitzen eta kezkatzen duten herritarrekin landu".

Herriko eragileekin eta norbanakoekin batera gobernatu behar dela sinistuta dago Artola: "Ho- rrela lan egin dugu herriko hezkuntzako eragileekin, kulturakoekin, herrian lan egiten duen edozein eragilerekin. Baita pertsona nagusi zein gazteekin ere. Erabakiak hartzeko, erabakiek konpartituak izan behar dutelako. Gobernatzeko eredu horretan sinisten dugu, guk denok Bergara bizitzeko leku erakargarria eta atsegina nahi dugulako. Eta hori denon artean egin behar dugu".

Gehiengo zabala beharko dutela ere azpimarratu zuen alkategaiak: "Alternatiba badakizue zein den. Begiratu lau urte atzera zer zegoen: udal itxi bat, elkarrizketarako gaitasunik gabekoa, zakarkeria eta alkatearen agintekeria. Ez dugu hori berriro pairatu nahi, ez dugu merezi. Baina horretarako gehiengo zabal-zabala eskuratu behar dugu maiatzaren 28an. Gehiengo zabal-zabala, EH Bildu bi alderdiren baturaren kontra lehiatzen ari delako".

Kanpaina "lokaztua" salatu du Ugartek

Larraitz Ugartek esan zuen "kanpaina lokaztua" izaten ari den arren EH Bilduk badakiela zer egin behar den: "Desanimoaren aurrean, guk esperantza. Frogatu dugu, badakigu nola eragin behar den gauzak aldatzeko. Eta beste batzuek ere badakite hori... Horregatik dator kanpaina hau hain lokaztua. Etxebizitza, Osakidetzaren gainbehera, gazteen emantzipazio zailtasunak, bizitzaren garestitzea... Horri buruz hitz egiten egon beharko genuke, baina ez dute nahi. Lokatzetan nahi gaituzte, baina gu gurera. Eztabaida politikoaren maila igo eta jendeari benetan axola zaionaz hitz egin. Jendeak behar dituen soluzioak eskaintzen tematuko gara. Baditugulako erantzunak, soluzioetan aurkituko gaituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak