Euskal Herriko GKE-en azoka solidarioa egin dute Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mai. 16a, 14:32

Mariaren Lagundia ikastolak antolatuta, Debagoieneko eta inguruko hamar gobernuz kanpoko erakunde batu dira Seminarixoko arkupean, haien berri emateko eta produktuak saltzeko.

Euskal Herriko gobernuz kanpoko erakundeendako erakusleihoa izan da gaur, Bergarako San Martin plaza. Izan ere, euria dela eta, Mariaren Lagundia ikastolak Seminarixoko arkupean antolatu du azken urteetan antolatu duen azoka solidarioa. Produktuak saltzeaz gain, euren lanaren berri eman dute GKE-ek, eta bergarar asko gerturatu dira postuetara.

Guztira hamar GKE elkartu dira gaurkoan: Mariaren Lagundia ikastolaren FISC erakundea, Hotz Oñati, Semillas para el cambio, AMS, Garagune, Adeco, Nazioarteko elkartasuna, Ndank Ndank, IMME eta Gipuzkoako Oskar Romero solidaritza.

Mariaren Lagundia ikastolaren FISC gobernuz kanpoko erakundearen postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak