20.000 especies de abejas pelikula zinema-aretoetan da, eta esan daiteke filma euskal zinemaren fenomeno berria bihurtu dela. Astebetean 50.000 ikusle izan dira pelikula ikusten. Trans haurren eta haien ingurukoen trantsizioaz da filma. Gidoiaren ernamuina 2018an Ekai Lersundiren suizidioa izan zen. Berlinalerako sailkatua, Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza jaso du bertan Sofia Otero aktore gazteak –9 urte–. Estibaliz Urresola da pelikularen zuzendaria. Bergaran izan zen atzo zine-klubaren barruan. Hemen Debagoiena saiorako ere egin zuen tartea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.