Garagardoarekin egin dute topa Bergaran saskibaloiaren alde

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 29a, 13:58

Saskibaloia ikustarazteko antolatu du lehendabiziko aldiz garagardo azoka Bergarako saskibaloi elkarteak. Pozik daude, gainera, hamar taldeek denboraldi honetan egindako lanarekin; seniorretako bi taldeak, esaterako, igotzeko postuetan daude.

Aurtengo denboraldiari begiratuz gero pozik dago Bergarako sasibaloi elkartea. Hamar talde dituzte, formakuntza taldetik hasita, eta denek lan ona egin dutela adierazi du Xabat Irazolak, seniorren entrenatzaileak. Indarra, baina, formakuntzan jarri gura dute, jende gaztea erakarri eta harrobia sendotzeko.

Datorren urtera begira, egungo talde kopuruari eustea edo bat gehiago sortzea du helburu Bergarako saskibaloi elkarteak, eta emakumezko entrenatzaileen artean dagoen hutsunea betetzea; egun bi emakume entrenatzaile dituzte klubean. Eta noski, herritarrak saskibaloira erakartzea, zaletasuna gehitzen ari bada ere.

Bonbo baten laguntzarekin animatzen dute etxeko taldea Labegarietan jokatzen dituen partiduak eta horrelaxe egingo ei dute maiatzaren 7a ere, senior mailako mutilen taldeak igoera faseko lehen partidua jokatuko du eta. Igotzea da helburua, eta lortuz gero, igoera horrek sor ditzakeen gastuetarako ere ondo etorriko da azokatik ateratako dirua.

Garagardo azokarekin batera, saskibalio partiduak, hiruko txapelketa, puzgarriak, zuzeneko musika eta bazkaria ere antolatu zituzten; 175 lagun inguru batu dira zapatuan elkarrekin bazkaltzeko.

 

 

Erlazionatuak

Garagardo azoka antolatu du saskibaloi elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2023 api 29 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak