Orfeoiko kideez gain, Goikobalu abesbatzako lagunek ere hartuko dute parte, eta Euskal Herriko Unibertsitatekoek. Are gehiago, Aequus Ensemble ere bertan izango da, eta, horrez gain, Maria Martin sopranoa, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Aitor Garitano tenorra eta Juan Laboreria baxua.
Sarrerak salgai daude dagoeneko. Seminarioko takillan eskuratu ahalko dira eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, eta baita Seminarioko webgunean ere. Hamabi euroko prezioa du, eta guztira 800 pertsonarentzako lekua dago.