Hiru urteko geldialdiaren ondoren, bueltan da Bergara Hiria torneoa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko api. 19a, 10:40

Martxan da berriz ere Bergara Hiria pilota txapelketa. 25 urte bete ditu aurten eta hiru urteko geldialdiaren ondoren, indarberrituta dator torneoa. Atzo hasi zen Bergarako Udal Pilotalekuan, eta maiatzaren 29ra bitartean jokatuko da.

Atzo hasi zen Bergarako Udal Pilotalekuan hogeita bostgarren Bergara Hiria txapelketa , eta maiatzaren 29ra bitartean jokatuko da. Sei bikote izango dira emakumezkoen kategorian, eta gizonezkoetan bi kategoriatan banatuko dira; sei promesen mailan eta zortzi bikote kategoria mailan.

Atzo jokatu ziren lehen neurketak, final laurdenak. Emakumezkoetan, bi ordezkari debagoiendar izan genituen. Maddi Barrocal bergararrak Agirrerekin bikotea osatu zuen, eta Uxue Oses oñatiarrak Zabaletarekin. Garaipena Barrocal eta Agirrerentzat izan zen, 22 eta 15. Gizonezkoetan, Ander Etxaniz bergararra lehiatu zen, eta galdu egin zuen.

Partiduak martitzenetan jokatuko dituzte (19:30), eta bi partidu jokatuko dira. Hiru neurketa daudenean, lehen partida 18:30etara aurreratuko da. Finalak Pentekosteetan izango dira, maiatza bukaeran.

Barrocal, Oses eta Etxaniz debagoiendarren debutaren ondoren, Maddalen Etxegarai oñatiarra eta Ander Murua arrasatearrak izango dira hurrengoak jokatzen, maiatzaren 2an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak