Ume bergararrendako udako eskaintza, "are zabalagoa" aurten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko api. 17a, 15:17

Umeendako udako eskaintzaren berri eman dute gaur, apirilak 17, Laboratorium museoan egindako prentsa agerraldian. "Aisialdi eskaintza hezitzailea eta euskarazkoa" oinarri hartuta, adierazi dute aurten eskaintza "are zabalagoa" izango dela. Izen-ematea etzi, apirilak 19, irekiko dute. Hona hemen udako eskaintza osoa.

Bergarako Udaleko herritarren batzordeko arduradun-zinegotzi Ekaitz Aranberrik aurtengo berrikuntza nagusia aipatu du: "Kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutela. Berrikuntza bat ere badakar aurtengo eskaintzak; arte udalekuetarako eskaintza gehitu diogu, Beart-en bitartez".

Era berean, eskaintza ahalik eta zabalena izatearen garrantzia azpimarratu du Aranberrik: "Haurrentzat eta gaztetxoentzat, haien garapenerako garrantzitsua baita, modu ludikoan ikastea, harremanak lantzea, eta nola ez, aldi berean ondo pasatzea. Udalekuetan, egunerokoan ezagutzen ez dituzten pertsonekin harremanak lantzeko aukera dute, jolasaren, kirolaren edo bestelako jardueren bitartez. Eta bestetik, egunerokoan haien ikaskide direnekin ere bestelako harremanak lantzeko aukera izaten dute".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak