Bergarako Udalak 'Baliabideen gida' aurkeztu du

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 29a, 14:43

Urtarrilean 2022an Bergarara iritsi ziren atzerritarrei ongi etorria egin zieten udaletxean eta bertatik elkarlanerako bideak zabaldu zituztela azaldu dute Udaletik. Topaketa hartatik abiatuta, Bergarara bizitzera iritsitako pertsona edo familientzat Baliabideen gida osatu dute.

Bergarako Udalak Baliabideen gida kaleratu du, Bergarara bizitzera doan pertsona edo familia batek hasiera batean beharko lukeen informazioa edukitzeko. Gorka Artola alkateak azaldu du gidaren helburu nagusia: "Urtarrilean 2022. urtean Bergarara etorritako jendearekin zirriborro bat egin genuen, eta haiek egindako ekarpenekin osatu dugu gida hau". Baliabideen gida honen helburua herriak dituen zerbitzu eta eskaintzak jende guztiari "eskura" jartzea dela azaldu du Artolak.

Gaur aurkeztu duten baliabideen gida urtarrilean egindako ekitaldi horretatik abiatutakoa da. Ez da Udaleko informaziora soilik mugatzen eta bertan etapa berriari aurre egiteko pertsona edo familia batek behar duen informazio nagusia jasotzen da.

Liburuxkak jasotzen du, besteak beste, herriaren aurkezpena, herriko gune interesgarriak, itzulpen zerbitzuaren inguruko informazioa, erregularizazioari buruzkoak, Gizarte zerbitzuei lotutakoak, etxebizitzari buruzkoak,  hezkuntzari lotutakoak...

Hemendik aurrera gida hau udaleko web orrialdean egongo da eskuragarri eta erroldatzen diren herritarrei honen berri emango zaie.  Erroldatzerako momentuan norbaitek arazoak izango balitu web orritik lortzeko, Udalean inprimatuta emango zaiola azaldu dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak