Txalo zaparrada pastoraleko parte hartzaileei eta baita publikoari ere

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mar. 25a, 22:38

Xareta eskualdeko biztanleek "pozik" egingo dute etxerako bidea udal pilotalekuan Maddiren trajeria pastoralak publikoaren partetik izan duen "harrera beroarekin oso eskertuta". Txalo zaparradak jaso dituzte ikuskizunean zehar eta modu berean eskertu diete taularen gainetik  publikoari emanaldiaren bukaeran. 

Hiru ordu eta erdiko iraupena izan duen ikuskizunean denetarikoak izan dira: kantuak, dantzak, bertsoak eta bestelakoak orein bihurtu zen Maddi neskatilaren istorioa oinarri duen kontakizunak. Lau emanaldi egin zituzten azaroan Xareta eskualdean eta bira "ezin hobeto" borobildu dute Bergaran. Hala kontatu du pastoraleko zuzendari Pantxika Urrutik: "Biziki baikorra eta indartsua izan da. Publikoak asko lagundu du, hurbil-hurbil egon da eta asko lagundu du. Mila esker Bergarako Herriko Etxeari eta herritarrei. Biziki kontent eta eskertuta gaude".

"Pozik eta eskertuta", era berean, pastoralaren idazle Gerardo Mungia: "Eserita zegoen jendea ikusi dut bazekiela antzerkia zer den; errespetu handiz izan dira txalo egiten une askotan eta baita serio izaten ere behar zen momentuetan. Oso kontent gara publikoarekin, agian gutxi, baina kalitatezkoa".

Goiena telebistako asteleheneko Albistegian eskainiko dituzte protagonistek kontatutakoak eta pastoralaren irudi gehiago.

 

 

 

Erlazionatuak

Maddiren trajeria pastorala Bergaran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023 mar 25 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak