Unai Arieta, Barakaldorekin loria dastatzeko zorian

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 15a, 18:04

Ez du ibilbide samurra izan futbolean. Gaztea izan arren, hainbat esperientzia pilatu ditu dagoeneko motxilan. Iaz Eibarreko haztegia utzi ondoren, azkenaldian olatu aparretan dabil Unai Arieta (Bergara, 1999). Zorioneko dago; izan ere, Barakaldorekin Hirugarren Federazio mailatik Bigarren mailara igotzeko puntu bakarrera daude. Egundoko denboraldia egiten ari dira; hemeretzi garaipen erdietsi dituzte, eta soilik bost neurketa berdindu dituzte. Ez dute porrota ezagutzen. Gustura dago Barakaldon, eta zoriontasuna nabarmena da aurrelari bergararraren aurpegian. Goiena telebista egon da Unai Arietarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak