Amodiozko gutun lehiaketako sariak banatu ditu Jardunek

Hasier Larrea 2023ko ots. 15a, 12:19

Sari nagusia Iñaki Legorburuk irabazi du, bigarrena Amaia Artolak, esaldirik onenarena Ibon Segurak, gazteen saria Izar Odriozolak eta bergarar gazte onenarena Aroa Elortzak. Ekitaldia Jardun euskara elkarteko helduen antzerki taldeko clown aktoreek girotu dute, eta Eider Elortzak Eskean Kristören Deabrua abestia jo du gitarrarekin.

Jardun euskara elkarte bergararrak San Valentin egunez banatu ditu 31. Amodiozko Gutunen eta Esaldien Lehiaketako bost sariak, Irizar jauregian. 39 gutun –15 gazteen sailean– eta 70 esaldu aurkeztu dira guztira. Gutunen sari nagusia Iñigo Legorburu hernaniarrari egokitu zaio, eta iazko irabazleak, Iñaki Serranok, pasa dio testigua. Legorburu Nigeriako Hassa arrantzale euskaldunduaren larruan jarri da gutuna idazterakoan, eta horrek baimena eman dio identitateari eta itsasoari buruz hitz egiteko. Aurretik ere saritua izandakoa dela aipatu du. 

Bigarren sarituak, Amaia Artolak, amari idatzitako gutuna aurkeztu du: "Buruko dementzia izan zuen eta egiten genuen elkarbizitzaren egunerokotasuna azaldu dut gutunean". 

Helduen sariketako epaimahaia Yune Nogueirasek, Anje Duhaldek, Esti Markezek eta Iñaki Serranok osatu dute. Gazteena, berriz, Aranzadi Ikastolako eta Ipintza Institutuko ikasle talde batek. Tartean izan dira Anouk Roos, Iraia Garitonandia eta Eider Elortza. Adierazi dutenez, "maila txukuna" topatu dute, eta harritu egin dira gehienak agur gutunak izan direlako. Gainera, nork idatzi duen ez jakiteak euren egitekoari "xarma" gehitu diola nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak