Soraluce lau eta erdiko txapelketa hilaren 31n abiatuko da, bi debagoiendarrekin

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urt. 17a, 14:32

Urtarrilaren 31n abiatuko dute Soraluce lau eta erdiko txapelketa eta zazpi martitzenetan jokatuko dituzte partiduak, Bergarako Udal Pilotalekuan: lau final-laurden, bi finalerdi eta finala. Hamasei pilotari ariko dira lehian, eta horietatik bi dira debagoiendarrak: Ander Etxaniz bergararra eta Ander Murua arrasatearra.

Formatuari dagokionez, ez du berrikuntzarik izango aurtengo txapelketak, eta ohi moduan jokatuko dute, Julen Aranburu Bergara Kirol Elkarteko Pilota saileko presidenteak azaldu duenez. "Funtzionatzen duen formatua da, laburra eta partidu interesgarriekin".

Promesa eta nagusi mailan dauden pilotari onenetakoak ekartzen saiatzen direla aitortu du Aranburuk, baita Debagoieneko pilotariak ere, momentu onean daudenak. Hori dela eta, Ander Etxaniz bergararra eta Ander Murua arrasatearra ariko dira titular moduan txapelketan. Edozelan ere, debagoiendarrak ez ditu faborito moduan ikusten Aranburuk. "Oso pilotari sendoak datoz, bai Nafarroatik, bai Gipuzkoatik eta baita Bizkaitik ere. Hala ere, sorpresaren bat eman dezakete Etxanizek zein Muruak", nabarmendu du.

Ordezkoetan ere bi debagoiendar egongo dira: Peru Etxegarai oñatiarra eta Aitor Mendizabal antzuolarra.

Finala, martxoaren 14an

Bi aste barru hasi eta martxoaren 14an izango da finala, eta pilotazaleei partiduak ikustera joateko dei egin die Aranburuk, maila oneko partiduak izango direla-eta. "Ea txapelketa ona irteten den eta harmailak pilotazalez betetzen diren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak