Erabiltzaileak gustura itzuli dira berriz ere zabalik dagoen Boluko bidegorrira

Txomin Madina Milikua 2023ko urt. 8a, 17:37

Hainbat hilabetez itxita egon ostean, Boluko bidegorria berriz ere zabalik dago bere osotasunean. Bolua auzoko ezpondaren egonkortzen lanen 2. fasea izan da  itxita egotearen arrazoia, eta erabiltzaileek gustura hartu dute  berriz ere bertan paseatu ahal izatea.

Bolua auzoko egonkortze lanen bigarren fasearen ondorioz zenbait hilabetez itxita egon ostean, abenduaren bukaeraz geroztik zabalik dago bere osotasunean trenbide zaharraren ibilbidea jarraitzen duen bidegorri zatia.

2017an eta 2021ean izandako lur-jausien harira egin dituzten Bigarren faseko lanen artean, bi hesi jarri dituzte: bata malgua,  gainazaleko lur irristatzeetarako izango dena, eta bestea estatikoa, bidegorri pasabidearen kanpoko ertzean dagoena eta  irristatzeen aurkako segurtasun hesi erredundantea izango dena ere. Horretaz gain, bidegorriko plataformaren drainatze sistema ere hobetu dute.

Bidegorria berriz ere zabalik, erabiltzaileak itzuli dira bertan paseatzera. Gaur domeka, esaterako, eta euria zela eta eguraldiak lagundu ez arren, ez dira gutxi izan bertatik ibili direnak. Batek baino gehiagok esan du faltan igartzen zutela bidegorritik paseatu ahal izatea, eta orokorrean begi onez ikusi dituzte bertan egindako lanak.

Urak bideratzeko azterketa, egiteke

Dena den, bidegorrian egin beharrekoak ez dira guztiz bukatu, euri urak bideratzeko azterketa egitea falta delako. Izan ere, udaletik adierazi dute, orain arte egindako euria ez dela nahiko datu bilketarekin hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak