Kalabaza-pizzak, osasuntsuago jatearen garrantzia aldarrikatzeko

Mireia Bikuña 2022ko abe. 16a, 18:37

Bergarako San Martin eskolak, Biolurrek, Agorrosin guraso elkarteak eta Ereindajanek material didaktikoa aurkeztu dute. Barazkiekin egindako errezeta koloretsuak batu dituzte liburuxka batean, Irrimarra ilustratzailearekin eta Sabrina Pato sukaldariarekin. Errezeta horietako bat da kalabaza-pizza, eta eskolako patioan dastatzeko aukera izan dute.

Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia kanpainaren baitan egindako aurkezpena "elikadura heziketan sakontzeko ekimen bateratua" izan da. San Martin eskolako, Biolurreko, Agorrosin gurako elkarteko eta Ereindajaneko ordezkariak egon dira. Kontatu dute, hezkuntza praktikoaren bitartez, produktu ekologikoekin egin daitezken plater konbinazioak landu dituztela, kopuruak eta prezioak zainduz.

Unitate didaktikoak aurkezteaz gain, goizean, LH-2ko ikasgeletan materialak landu dituzte, eta barazkiekin errezetak nola egin ikasi dute. Ostean, Duina proiektuan parte hartu duen Bergara Ziarreta etxaldea bisitatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak