Anaje Narbaiza: "Euskarak gaur egun dituen erronkei erantzuteko ezinbestekoa zaigu gertatutakoak eta zergatik gertatu diren ezagutzea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 13a, 15:53

Bergaran erakusketa berria dute Aroztegi aretoan. Berezia da; izan ere, Izotz ondoko eguzki izenburupean euskararen historia soziala jasotzen du, Bergara eta bergararrak erdigunean jarrita. Lehenengo atal honetan Gerraostetik Trantzizioarako urteak hartu dituzte oinarri (1940-1980 epealdia), eta urte horietan Bergaran euskalgintzak izandako bilakaera jaso dute. Lantaldeko Anaje Narbaizak eta Bergarako Udaleko Herritarren batzordeko arduradun-zinegotzi Ekaitz Aranberrik azaldu dute proiektu zabalago baten lehen urratsa dela. Are gehiago, dokumental batean ere bildu dute lana, eta ikusgai dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak