Miguel Altuna erreferente Europako Lanbide Heziketan

Maider Arregi 2022ko aza. 16a, 15:15

Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko forumaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo, eta Europako Batzordeko ordezkaritza zabala izan da Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroa bisitatzen. Izan ere, ikastetxea erreferente da Europa mailan eta Bikaintasun Profesionaleko Zentroa da.

Hala, 4.0 Fabrikazio Aurreratuari buruzko bikaintasuneko Europako proiektu batean parte hartzen dihardu Miguel Altunak eta horrek errekonozimendua ekarri diola ikastetxeari azaldu du Joxu Arana zuzendariak.

Erronkak

4.0 industria digitala ate joka dator eta iraultza hori iristerako langileak prestatuta izatea du egitasmoak erronka. 2027ra bitartean, Europar Batzordearen dirulaguntza 400 milioi eurokoa da eta 100 bikaintasun-zentro izatea dute asmo. Era berean, Europako Batzordeko enplegu eta inklusio gaietako zuzendari orokorrak, Joao Santosek, Euskal Herriko Lanbide heziketa inspiratzailea dela Europarendako nabarmendu du. Izan ere, Europako estrategiaren oinarria bikaintasuneko ikastetxeen arteko lankidetza-sareak sortzea da, ikasleei etorkizuneko erronkei erantzuteko prestakuntza emanda eta produkzio-sarearen lehiakortasuna indartzen lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak