Hondakin ez-arriskutsuak jasoko dituzte Epeleko zabortegian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 16a, 11:50

Eusko Jaurlaritzak eman du berria, eta asmoetako bat da hondakin horien isurketa-bolumena murriztea eta horiek jasotzeko instalazioak "autosufizienteak" izatea.

Hondakin ez-arriskutsuen tratamendurako jarduketa-sorta bat aurkeztu du gaur Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak, eta jakinarazi du Epeleko zabortegiak (Angiozar) jasoko dituela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sortuko diren era horretako hondakinak, lurralde horietako beste zazpi zabortegirekin batera.

Hain justu, Eusko Jaurlaritzak eta Debagoieneko Mankomunitateak zabortegia berriro irekitzeko akordioa lortu zuten martxoan, besteak beste, industria arloko beharrek eraginda. Dena den, hasiera batean, Mankomunitateak salatu zuen "aldebakarrez" hartutako erabakia izan zela.

Erabakiak, plan batean

Emandako informazioaren arabera, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean finkatu dituzte erabakiok. 2021aren amaieran onartu zuten, eta bi dira helburuak. "Batetik, hondakin horien isurketa-bolumen nabarmena murriztea, 2030 urtean sortutako hondakin guztien %15 izan arte", azaldu du Tapiak, eta bestetik, 2024tik aurrera baimendutako instalazioek, tartean Epelekoak, hiru lurralde horietan sortutako isurketa guztia jasotzeko "gaitasun nahikoa" izango dutela bermatzea, "instalazioen autosufizientzia" erdiesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak