Pentsiodunek zapatuan Donostiako manifestazioan parte hartzeko dei egin dute

Hasier Larrea 2022ko aza. 14a, 14:00

Donostian, Alderdi Ederretik 17:30ean irtengo den manifestaziorako bailara mailako autobusa antolatuko dute. Bertara joan nahi dutenek, San Joxepeko egoitzan eman dezakete izena. Bestalde, ostiralean, Gasteizen, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren bigarren asanblada egingo dute, 10:30ean, eta Bergaratik 09:00etan irtengo da autobusa.

Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo dituzte mobilizazioak zapatuan, eragile zibil eta sindikatuek babestuta. EAEko, Nafarroako eta Madrilgo gobernuei eskatuko diete pentsio publiko duinak bermatzeko lan egitea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa osatzeko neurriak hartzea, erosteko ahalmena bermatzeko lan egitea, urteko KPIaren arabera eguneratuz pentsio eta soldatak, genero arrakalarekin amaitzea soldata eta pentsioetan eta gizartean zerbitzu unibertsalak hobetu eta bermatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak