Euskararen normalizazioan hainbat eremutan aurrerapausoak eman diren arren, euskararen kale erabilera jaitsi egin dela eta enpresa munduan erabilera ahulagoa dela kontatu du Gorka Artola Bergarako alkateak.
Hala, gaur sinatutako hitzarmenarekin enpresa eta eragileek konpromisoak hartu dituzte. Hala nola, enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostikoa laburra egitea, hitzarmen kideen artean euskara sustatzea edo urterako egitasmoa zehaztea eta ekintza berri bat jasotzea, besteak bestek.
Hitzarmena sinatzen duten enpresa eta entitateen izaera eta hizkuntza egoera askotarikoa da; horregatik, aurrera begirako garapenari dagokionez, bakoitzak bere ibilbidea finkatu beharko du eta urratsez urrats aipatutako konpromisoak hartu beharko dituzte.