Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteak, pasa den ostiralean ekin zion Kulturaldiaren hogeita laugarren edizioari. Hilaren 22ra bitartean, denetariko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute erretiratu zein pentsiodunek. Zapatuan herri bazkariarekin amaituko da Kulturaldia eta elkartetik bertan parte hartzeko deia egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.