Etxeko musikariekin hasiko dute Organo Erromantikoaren 23. Nazioarteko Zikloa

Mireia Bikuña 2022ko urr. 6a, 15:15

Urriaren 7an hasi eta 29ra bitartean, hamar kontzertu izango dira Bergarako Santa Marina parrokian, Azpeitiko Loiolako basilikan eta Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian; emanaldi guztiak doan eta 20:00etan.

Zapatuetan izango dira Bergarako emanaldiak, hain justu, urriaren 8an, 15ean, 22an eta 29an; guztiak 20:00etan hasita. Punta-puntako nazioarteko organistak gonbidatu dituzte: Bergarako Aitor Oleaz gainera, Alize Mendizabal, Monica Melcova eta Ignacio Arakistain.

Eguaztenean egin zuten aurkezpenean, transmisioaren garrantzia azpimarratu zuen Bergarako Udaleko Sustapen Ekonomikorako zinegotzi Ainhoa Letek; izan ere, organoa bera musikari gazteengana helarazteko baliatu gura dute nazioarteko zikloa; are gehiago, lehen kontzertuan herriko musikari gazteak protagonista bihurtuta. "Biharko emanaldian, Aitor Olea organo-jolea izango da eta alboan izango ditu Bergarako Orfeoi Gazteko kideak eta herriko musika eskolako gazteak eta haurrak. Era berean, organoa ikasten ari diren musikariei ere tokia egin diegu Santa Marinako azken hitzorduan".

Emanaldietara joateko gonbidapena egin die Letek herritarrei. "Herrian badago organo musikaren jarraitzailerik eta baita jotzaileak ere. Egia da ez dela erraza den musika mota; horregatik, zabalkundean lan egitea ezinbestekoa da, transmisioa eta jarraipena izatea nahi badugu. Herrian organo ederrak ditugu".

Azpeitian eta Azkoitian hiruna

David Cassan organista gazte frantziarrak zabalduko du bihar, egubakoitza, Loiolako basilikako egitaraua, eta Lidia Ksiazkiewicz poloniarrak, berriz, etzi, Azkoitiko eskaintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak