Alexander Muela: "Gazteen suizidio jokabideetan fokua jarrita, terapia bat garatu dugu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ira. 13a, 08:43

Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna izan zen domeka. Iaz, 148 suizidio zenbatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bestetik, apirilaren 26tik Osakidetzak 300 lagun artatu ditu suizidioaren prebentzio arloan. Alexander Muela bergararra Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea da. Unibertsitateko ikertzaile talde batekin gazteen suizidioa prebenitzeko terapia bat garatu du.

Eskoziatik zein Israeldik erakutsi dute interesa. Adituak uste du garrantzitsua dela gazteen artean prebentzio programak egitea. "8-9 urterekin ematen diren suizidio saiakerak badaude, eta 13 urtetik gorako gazteetan artean kopurua handitu egiten da". Uste du, bestalde, suizidioa gizarteratu beharreko gaia dela. Oso lagungarria izango litzateke; arrisku egoeran dauden pertsonek aukera handiagoa izango lukete gertatzen zaiena plazaratzeko eta laguntza eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak