Ekainean ospatzen dira San Juan auzoko jaiak eta ohitura bilakatu da auzotarren ortu lehiaketa. Iraileko lehen asteburuan, ordea, ortu horiek emandako uzta ikusteko eta dastatzeko aukera izaten dute. Hala, 80 lagun inguru batu ziren, atzo, domeka, festa giroan.
Ortuko barazkiez hornitutako plater konbinatua ere gertatu zuten. Maixabel Oregi eta Garazi Igarzak, besteak beste, jardun zuten sukaldeko lanetan.
Produktuak dastatu aurretik Arragoa taldearen doinuek eta June Odriozola musikariaren emanaldiaz gozatu zuten auzotarrek bertako elizan.