If Matxikote artista lapurtarraren lanak izango dira datozen asteetako protagonistak. ‘Adar lotuak’ izenburupean, irekiera egunean bertan izan ginen Uztaritzeko semearekin hizketan, erakusketaren muntaketa lanetan zebilen bitartean. 2009tik gaurdaino sortu dituen artelanak daude ikusgai, gai eta molde anitzekoak.
Atzera begirako erakusketa da ‘Adar lotuak’; azken 13 urteetan Matxikotek bizi izandako uneen eta eraldaketen isla. Konplexurik gabe eta askatasun osoz hasi zen marrazten 2009an, gai sozialekin lotutako iruditegi abstraktuetatik abiatuta. Eta bide horri eutsi dio urteetan zehar.
Astelehenetan ezik, egunero zabalik
Abuztuaren 12an ireki zituen ateak erakusketak, eta irailaren 4ra arte egongo da lapurtarraren lanak ikusteko aukera.
Martitzenetik zapatura, 18:00etatik 20:30etara egongo da irekita Aroztegi aretoa; baita zapatu eta domeka goizetan 12:00etatik 14:00etara. Hamahiru urteko ibilian, egungo errealitatearen gainekoak diren lanekin amaitzen da erakusketaren bidaia.