Txirrindulariek ez zuten erronka makala izan egubakoitz arratsaldean San Martzialgo bosgarren kronoigoeran; Oxirondo Plaza eta Lamaino Etxeberri nekazal etxea lotzen dituen 1.300 metroko aldapa pikoaz gain, tenperatura oso altuei egin behar izan zieten aurre. 55 emakumeen artean, Claire Steels (Elite/Sub23), Itxaso Plaza Amazorrain (gazte maila) eta Paula Ostiz Taco (kadete maila) izan ziren azkarrenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.