Bergarako musika bandak emanaldia eskaini du San Pedro elizan, BET Bergarako Erraldoi Taldearen hogeigarren urteurreneko ospakizun moduan. Enrique Txurruka zuzendariaren gidaritzapean, Erraldoien martxa, Aitziber eta Jon, San Martzial, Green Hills Fantasy, Rigodon, Edurne, Felixin eta Guti eta Polonesa piezak eskaini dituzte, eserleku guztiak bete diren ekitaldian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.