Garitanoren aldeko hileta elizkizuna, astelehenean, hilak 20, egingo da Santa Marina Parrokian, 19:00. Familiak Oroilore tanatorioan hartuko ditu lagunak eta gertukoak, bihar 11:00etatik 13:30era eta astelehenean 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.
Erreakzio ugari
Herritarrek asko maite zuten Garitano eta berehala erreakzionatu dute.
Pello Garitano abertzale handia zendu da. Egun handirarte Pello! https://t.co/6oB3qsOuTp
— Olaso Dorrea Fundazioa (@DorreaOlaso) June 18, 2022
— Bergara Kirol Elkartea (@BergaraKE) June 18, 2022
Zuk erakutsi zenigun HERRIA egiten, mila esker Pello!
— Sebas Etxeberria (@sebasetxeberria) June 18, 2022
Lekukoa esku onetan utzia duzu.
Lurrak goxo har zaitzala.
🌹🌹 pic.twitter.com/d9iMFWKFIY
Lokatzagatik eta herrixagatik egin dozun dana ez dogu sekula ahaztuko. Zuregatik gara eta izango gara.
— Bolintxo Okindegia / Lana E. Koop. - Lokatza Z.E. (@Lokatza_ZE) June 18, 2022
Goian bego Peio pic.twitter.com/XLeTGHNSLW
Ion Unamuno Lokatzako kideak ere berba onak besterik ez ditu esan Garitanoren gainean. Elkarteari "oso lotuta" egon den pertsona izan dela azpimarratu du; are, Lokatzak urte batzuetan berari esker biziraun zuela ere gehitu du. "Lokatzari asko eman dio, baina baita herriko beste hainbat eragile eta proiekturi ere –danborrada, elikagaien bankua...– Hutsune handia utzi digu, ez baitago bera bezalakorik. Egundoko pertsona zen, paregabea", azaldu du Unamunok.
Ondoezik, Pentekoste jaietan
Osasunez gaizki egon da Garitano eta jaietan Bergarako gazteek zapia bidali zioten ospitalera. "Bergarako gazteon partez. Aurten Pentekoste jaietan faltan botako zaitugu. Animo Pello. Besarkada haundi bat!” zioen mezuak.