Bergarako gazteek jaietako zapia helarazi diote Pello Garitanori ospitalera

Monika Belastegi Aranzabal 2022ko eka. 3a, 14:28

Ondoezik dago eta ingresatuta emango ditu Pentekosteak; hori bai, jaietako zapia lepoan izango du martitzenera arte. Garitanok “oso eskertuta” jaso du gazteen oparia.

Bergarako gazteek badakite zenbat maite dituen Pello Garitanok herriko jaiak eta ospitalean ingresatuta dagoela jakinda, jaietako zapia eta besarkada handia bidali dizkiote. Honela dio zapiarekin batera bidali dioten oharrak: “Bergarako gazteon partez. Aurten Pentekoste jaietan faltan botako zaitugu. Animo Pello. Besarkada haundi bat!”.

Garitanok, bere aldetik, oso pozik jaso du oparia eta honako hitz hauek partekatu nahi izan ditu: “Eskerrik asko danoi akordatzearren eta ondo pasau jaixetan!”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak