Haurren danborradak Pello Garitano omendu du

Mireia Bikuña 2018ko ira. 16a, 20:19

40 urtetan antolaketa lanetan jardun izanagatik "ezusteko" oparia jaso du. Danborrada bukatu denean, udaletxeko balkoian, udal makila jaso du Elena Lete alkatearen eskutik, eta San Martin martxa zuzendu du.

Emaztearen, seme-alaben eta biloben konpainiarekin jaso du herritarren omenaldi beroa. Hunkitu egin da, negar malkoak irten arte. "Urte asko dira bai, baina, gustura egiten dudan boluntario lana da. San Martinak eta bi danborradak sakratuak dira niretzat. Ezinbestekoak", esan du.

Aurtengo biak "bikainak" izan direla azpimarratu du. "Umeak oso ondo portatu dira, eta helduen danborradarako, konpainia berriak egongo dira hurrengo urtean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak