Bergarako kuadrillakoekin, nerabezaroan, Seska taldea abiatu zuen, eta Oñatiko eta Arrasateko lagunekin Berakatz Band zazpikotea, gaztaroan; harrezkero, zerrenda luzea da Aitor Aranburu Pujana perkusio-jotzaileak parte hartu duen musika ekimenei dagokienez. Musika irakaslea da ogibidez, eskualdeko bateria-jole askoren irakaslea. Akordeak musika tartean izan da eta Azkaiter Pelox-en Batera hegan abestia eskaini du Unai Azkarate eta Jon Prieto lagun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.