Aranzadik mende erdia bete dutela ederto ospatu zuten ikastolako komunitateak eta zapatuko festara hurbildu ziren herritarrak. Egun osorako plana prestatu zuten eta ekitaldiren bat edo beste bertan behera geratu arren, askoz gehiago ezin da eskatu: ume eta ez hain umeendako jolas parkea Usondon, flashmob eta dantza ekitaldi jendetsuak, 620 lagun bazkarian, gaueko Gozategi taldearen kontzertuan goraino bete zen San Martin plaza...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.