Eli Dominguez: "Aurtengo bidaia ere oso esperientzia polita izan da; uste dut gehiago ere egingo ditugula"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 19a, 16:25

Ndank Ndank elkarteak bultzatuta apirilean egin dute elkarbizitza eta elkartasun programako bigarren bidaia Senegalgo Dionewar herrira. Hain zuzen ere, Bergarako eta Beasaingo hemeretzi laguneko taldeak hamabi eguneko egonaldia egin du bertan. Goienarekin elkarlanean irudiz jaso dute bizi eta ikusitakoa, eta bihar, barikua, izango da ikusgai 'Ndank Ndank Debagoienetik Senegalera' izeneko erreportaje berezia, 21:30ean. Aldi berean, bihar aurkeztuko dute jantzi bilduma berria. Webgunean egongo dira salgai arropak. Ohi duten moduan irabaziak Dionewarko proiektuetara bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak