15 urte ditu, baina dagoeneko biolinarekin ederto moldatzen da Beñat Askargorta Aranzabal. Galiziako Galicia Fiddle elkarteak argitaratu berri duen Acanteira diskoan parte hartu du. Hemen Debagoiena saioko musika tartean izan da eta Amaia Aranzabal ama izan du lagun. Itxialdian, elkarrekin, ihesbide moduan, garajean sortu zuten Aukerak eskaini dute bi biolinen doinuekin.